2015/11/27

EUSKARAREN EGUNEKO BERTSOA

Erabili Sondikan
eta Larrabetzun.
Derion eta Lezaman
euskaraz erantzun.  
Zamudion eta Loiun
esan eta entzun.
Txorierrin euskara
zabaldu dezagun!
Trailararailalaira...

2015/11/25

ANTZERKIA ZAMUDION

Datorren asteazkenean, abenduaren 2an, Euskararen eguna ospatzeko antzezlan bat ikustera joango gara.
Makinak iritsi dira gure artera,baita gure seme-alaba txikien eskuetan ere. Ikasi behar dugu makinekin gozatzen, baina menpean erori gabe.Umorearen, bertsoen eta txotxongiloen bidez lor dezakegu.

4.MAILAN GAUDE